![]() |
![]() |
|||||
|
|
MENDI-BIZIKLETA MARTXA
2008/03/25- ---------------------------------------------------------------
2008/03/18-
Aspaldi bete zituzten txirrindularitza denboraldiak eta Ametsek
aurtengo beren lehen zitak, baina gure inguruan dituzten hitzorduak
oraintxe dira hastekoak. Hala, Gaztela-Leongo itzulian (Martxoak
24-28) eta Laudioko Sari Nagusian (Martxoak 30) parte hartuko du
Ametsek, ta azken honetarako eguneko irteera bat antolatzekoak gara.
Aurrerago etorriko dira seguraski Euskal Herriko Itzulia eta beste
zita batzuk, baina dena bere garaian... --------------------------------------------------------------- 2008/03/16- Egutegia aztertu ondoren, aurtengo Montain Bike martxa Uztailaren 12an egitea adostu da. Ibilbideak aldakuntza batzuk izango ditu. Etxebarrian hasi, Markina-Xemeindik pasatu eta Etxebarrian bukatuko da. Aurten ere gazteenek ibilbide laburra izango dute. --------------------------------------------------------------- 2008/02/01- Ihazko denboraldia merezimendu sariarekin bukatu genuen, eta Ametsek denboraldia hartzearekin batera gu ere martxan hasi gara: Amets munduaren beste aldean, Australian hain zuzen ere Tour Dow Under (UCI Pro Tour) korritzen eta gu hemen Inguruko txirrinduzale eta Amets-zale diren guztiei peñako ekipamendua eskeintzen. Horrela Amets Txurruka Lagunarteko ekipazioa atera dugu eta nahi duenak eskuragarri izango du.
Tailak probatu eta
eskaera egiteko egunak ondorengo hauek izango dira: Egun hauetan BAKARRIK egongo da aukera eskaerak egiteko eta probak egiteko.
|