![]() |
![]() |
|||||
|
Sarrera
|
![]()
2008/09/09- Espainiako itzuliak lehenengo zati gogorra pasa du. Erlojupekoa eta Pirineoak pasata, dana erabakitzeke dago oraindik.
Ezusteko liderra ere badaukagu. Atzo, ihesaldi baten ondorioz, Egoi Martinez, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak sailkapeneko lehenengo postura salto egin zuen. Orain, taldearen helburua, Angliruko etapa arte maillotari eustea izango da.
Sailkapena: 43 Amets Txurruka -Euskaltel - Euskadi 22.25
--------------------------------------------------------
2008/08/30-
Euskaletel-Euskadik taldekako erlojupekoan lan
bikaina egin du eta bigarren postuan sailkatzea lortu du Liquigasen
atzetik. Lidergoan Pozzato italiarra jarri da eta Amets Txurruka 13.
postuan aurkitzen da.
--------------------------------------------------------
Espainiako itzulia datorren Larunbatean (abuztuak 30) hasiko da Granadan eta Amets Txurruka bertan izando dugu tourreko lan bikaina errepikatzeko asmoz. Aurtengo hau, bere lehenengo Espainiako Itzulia izando da.
Euskaltelen bederatzikoa ondoko hau da: Amets, Alan eta Ruben Perez, Mikel Astarloza, Igor Anton, Koldo fdez. de Larrea, Iban Velasco, Iņigo Landaluze eta Egoi Martinez.
Hautagai nagusia Alberto contador espainiarra da eta talde sendoarekin izango dugu Granadako irteeran. Contadorren aurkari zuzenak ondoko hauek dira: Valverde, Cunego, Gesink eta Sastre.
Gizon azkarren zerrenda luzea da, beraz, Koldo Fernandez de Larreak lan gogorra egin beharko du Bennati, Napolitano, Rojas, Boonen, Freire eta Zabelen aurrean.
Lasterketako datuak: 21 Etapa 3169 km 2 Atseden egun 8 Mendiko etapa 2 Bakarkako erlojupeko
Frantziako Tourrean bezelaxe Tropela.net-en kiniela egiteko aukera izando dugu. Egin zure apustua eta sorte on!
|